Urumea ikastola B.H.I.

Elkano kalea, 7
20120 Hernani (943330080)

2010-02-07

Inude eta artzainak

Aurtengoak azkenak izan al dira? Ikusiko da...
Eguraldi polita izan dugu aurtengoan ere eta dena oso ondo atera da, beti bezala :)

Jende asko ikusi dugu argazki eta bideo kamerakin. Horietako bat bazara eta konpartitu nahiko bazenu gurekin atera duzun argazkiren bat edo bideo txiki bat, zalantzik ez izan eta gurekin harremanetan jarri!

2010-02-04

Birziklatzen - berrerabiltzen

Atzoko klaustroan birziklatzearen gaia tratatu zen (beste puntu batzuen artean, noski!). Hernani herria atez ate proiektuan murgiltzen ari den momentuan,  gure ikastetxean ere badugula zer hobetu konturatu ginen. Hezitzaile bezala ahaztu ezinezko gaia da eta momentu puntualetan bultzadatxoa eman behar zaiola argi dago. Blogaren bitartez guk ere kontzientziazio lanean lagundu nahi dugu.  Ikusi bideo hau

Oso interesgarria da Consumer aldizkari digitalean jasotako informazioa ere.

2010-01-29

Ikasleak eskiatzera joan dira

Gaur bigarren zikloko ikasleak eskiatzera joan dira. Eguraldiaren iragarpena ez zen batere ona baina ez dakigu azkenean zorte ona izan duten ala ez (irakasleek ere noski!).
Hoberena astelehenentik aurrera beraiek kontatuko baligute... eta zein litzateke aukera ona? Aurkezpen baten bitartez!... eta zein programa-aplikazio-erreminta erabilita? Impress!
Eta zer da hori? Ikusi

2009-12-22

Oporrak

Santo tomas eguna ondoren oporrak hartu ditugu (gustura) eta datorren urtarrilaren 7ra arte jai!!
Urte berri on bat izan dezazuela!